Argitzera egingo du larunbatean

Archivo - Argitzen
EUROPA PRESS - Archivo
Publicado: viernes, 3 enero 2025 17:14

BILBO 3 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, abenduaren 4an, argitzera egingo du. Eguna lainopean hasiko dugu eta goizean goiz oraindik han-hemenka euri txikia egin dezake. Goizean atertuko du eta hodei geruza saretuz joango da; arratsaldean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak urdinguneekin tartekatuko dira. Hegoaldeko haizea nabarmendu behar dugu, zakar ibiliko baita, bereziki mendebaldean eta egunaren amaieran.

Tenperaturak gora egingo du, bai egunekoa, baita gauekoa ere. Hiriburuetan, Baionan 9 gradu espero dira gutxienez eta 15 gehienez, Bilbon 10 gutxienez eta 16 gehienez, Donostian 9 gutxienez eta 16 gehienez, Gasteizen 5 gutxienez eta 12 gehienez eta Iruñean 5 gutxienez eta 10 gehienez.

Itsasoan hegoaldeko haizea 3-4ko indarrarekin ibiliko da, eta arratsalde-gauean zakartu eta 5-6ko indarra izango du; itsaso kizkurra eragingo du, eta gauean itsaskirria. Mendebal/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 07:23an eta 19:52an izango dira, eta itsasbehereak 01:06an eta 13:38an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contador