Eguraldia.- Bero zakarra astelehen honetan

Archivo - Bero
EUROPA PRESS - Archivo
Publicado: lunes, 29 julio 2024 7:05

BILBO, 29 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehen honetan, uztailaren 29an, bero zakarra izango dugu. Tenperatura maximoak 35 gradutik gora kokatuko dira ia lurralde osoan, eta 40 gradura hurbilduko dira leku batzuetan.

Hiriburuetan, Baionan 21 gradu espero dira gutxienez eta 37 gehienez, Bilbon 22 gutxienez eta 36 gehienez, Donostian 11 gutxienez eta 34 gehienez, Gasteizen 20 gutxienez eta 37 gehienez, eta Iruñean 10 gutxienez eta 38 gehienez.

Giro eguzkitsua nagusituko da, erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuekin. Egunean zehar pilatutako beroaren ondorioz, arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta zaparrada batzuk bota ditzake, bereziki mendebaldean eta trumoitsuak izan litezke. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, eta harrotuta ibiliko da barnealdean. Arratsaldean baliteke kostaldean momenturen batean ipar haizea mugitzea eta gauean ipar-mendebaldera egitea.

Itsasoan, goizaldean baliteke haizea mendebaldetik ibiltzea ipar-mendebaldean 2-3ko indarrarekin, ondoren hego-ekialdeko haizea ibiliko da 3koarekin, 4ko tarteren batekin, arratsaldean brisa ibiliko da 3koarekin, eta arratsalde-gauean mendebal/ipar-mendebaldera egin dezake 4ko tarteren batekin, itsaso kizkurra eragingo du eta arratsaldetik aurrera itsaskirria, eta baliteke itsaskiko gune batzuk izatea.

Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 12:05ean izango da, eta itsasbehereak 05:37an eta 18:11n. Uraren tenperatura 22 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.