Eguraldia bihar, apirilak 2

Aldaketa dator arratsaldean
EUSKALMET
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 1 abril 2014 17:30

BILBO 1 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, apirilaren 2an, arratsaldean aldatzen hasiko da eguraldia. Dena dela, goizean ostarteekin eta giro atseginekin jarraituko dugu. Eguerditik aurrera hodeiak ugarituko dira eta zaparrada batzuk botako ditu, bereziki barnealdean; zenbait puntutan trumoiak joko duenik ezin dugu baztertu.

Hegoaldeko haizeak tarteka zakar joko du oraindik, bereziki mendi inguruetan, hala ere asteartean baino ahulago ibiliko da. Tenperatura maximoak gutxi jaitsiko dira. Hiriburuetan, Bilbon 14 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez, Donostian 13 gutxienez eta 22 gehienez, Gasteizen 8 gutxienez eta 19 gehienez, eta Iruñean 9 gutxienez eta 19 gehienez.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin eta goizaldean eta goizean goiz 5eko tarteekin; lehen bi milietan itsaso kizkurra eragingo du, eta gainerakoan itsaskirria edo itsaskia. Mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 05:06an eta 17:21ean izango dira, eta itsasbeherak 11:11n eta 23:30ean. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contenido patrocinado