Eguraldia.- Egun lasaia izango da igandea

Archivo - Urdinguneak
EUROPA PRESS - Archivo
Publicado: sábado, 7 septiembre 2024 14:26

BILBO, 7 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igandea, irailaren 8a, egun lasaia izango da eta tarteka ostarte zabalak irekiko dira. Hegoaldeko haizea ibiliko da hasieran, eta egunak aurrera egin ahala iparraldera aldatuko da, indar handirik gabe. Ipar-haize horrek hodeiak ekarriko dizkigu arratsaldean ipar partera, eta ez dugu baztertzen azken orduetan txokoren batean euri txikia egin dezakeenik.

Tenperaturak bide beretik jarraituko du, eta maximoek 20 graduak gaindituko dituzte. Hiriburuetan, Baionan 13 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez, Bilbon 10 gutxienez eta 22 gehienez, Donostian 13 gutxienez eta 21 gehienez, Gasteizen 9 gutxienez eta 22 gehienez eta Iruñean 10 gutxienez eta 22 gehienez.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin, hego-mendebaldekoa nagusituz, goizean ipar-osagaira aldatuko da 3koarekin eta 4ko tarteren batekin, eta arratsaldean ipar-mendebaldekoa nagusituko da; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin arratsaldean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metroko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 08:11n eta 20:23an izango dira, eta itsasbehereak 02:05ean eta 14:17an. Uraren tenperatura 22 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Contador