DONOSTIA, 26 (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehen honetan, abuztuaren 26an, eguraldi nahasia izango dugu. Goizean ateri egongo da eta ostarteak zabalduko dira, nahiz eta goizeko lehen orduetan behe hodeiak nagusitu.
Arratsaldetik aurrera bero hodeiak ugarituz joango dira eta litekeena da ekaitzak jotzea; zaparrada trumoitsuak bota ditzake eta baliteke zenbait lekutan gogotik egitea.
Hego-haizearen ondorioz isurialde atlantikoan tenperatura maximoek nabarmen egingo dute gora. Balio altuenak 30 gradura hurbilduko dira. Bilbon 19 gradu espero dira gutxienez eta 30 gehienez, Donostian 19 gutxienez eta 28 gehienez, Gasteizen 15 gutxienez eta 31 gehienez, eta Iruñean 16 gutxienez eta 33 gehienez.
Itsasoan hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin; eguerdi inguruan ipar-ekialdera aldatuko du, 3ko indarrarekin eta arratsalde-gau partean mendebal eta ipar-mendebaldera, 4-5eko indarrarekin. Itsaso kizkurra izango da goizean, itsaskirria eguerdian eta arratsalde-gauean itsaskiko eta itsaski handiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. Arratsalde-gauean zaparrada trumoitsuak eta txingorra bota ditzake.