BILBO 29 Mar. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, larunbat honetan, martxoaren 29an, euria eta giro hotza izango ditugu. Euria batez ere goizean eta Kantauri isurialdean egingo du, eta mendi garaienetan zuritu egin dezake, elur-kota 1.200-1.400 metro artean kokatuko baita. Arratsaldean poliki-poliki, barnealdetik hasita, atertuz joango da.
Ipar edo ipar-mendebaldeko haizea indartsu ibiliko da eta tenperaturak behera egingo du, maximoak 8 eta 12 gradu artean kokatuz. Hiriburuetan, Baionan 8 gradu espero dira gutxienez eta 12 gehienez, Bilbon 9 gutxienez eta 13 gehienez, Donostian 8 gutxienez eta 12 gehienez, Gasteizen 5 gutxienez eta 10 gehienez eta Iruñean 7 gutxienez eta 10 gehienez.
Itsasbazterrean ipar/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 4ko indarrarekin, eta gauean baretu eta 3koa hartuko du; itsaskia eragingo du, eta gauean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu, eta arratsaldean 1,5-2 metro artekoak. Itsasgorak 04:20an eta 16:43an izango dira, eta itsasbehereak 10:27an eta 22:44an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.