Euria goizean eta atertuz arratsaldean

Archivo - Hodeitsu
EUROPA PRESS - Archivo
Publicado: domingo, 15 diciembre 2024 7:05

BILBO 15 Dic. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igande honetan, abenduaren 15ean, egunaren lehenengo partean behe-hodeiak lurralde osora zabalduko dira eta euria egingo du, sarriago eta ugariago ipar isurialdean. Elur-kota 1.200-1.400 metrora egongo da. Arratsaldea aurrera joan ahala atertuz joango da eta ostarteak zabalduko dira, eta gauean ateri eutsiko dio eta zerua tarteka hodeitsu egongo da.

Ipar-osagaiko haizea ibiliko da eta gauean ipar-ekialdera egingo du. Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira, baina minimoek gora egingo dute; horregatik izotza egiteko probabilitatea txikia izango da. Hiriburuetan, Baionan 6 gradu espero dira gutxienez eta 11 gehienez, Bilbon 7 gutxienez eta 12 gehienez, Donostian 6 gutxienez eta 11 gehienez, Gasteizen 2 gutxienez eta 8 gehienez eta Iruñean 3 gutxienez eta 9 gehienez.

Itsasoan ipar-osagaiko haizea ibiliko da 3-4ko indarrarekin, egunaren lehenengo partean ipar-mendebaldekoa eta arratsalde-gauean ipar-ekialdekoa nagusituz, eta azken orduetan baretu eta 2ko indarra izango du; itsaskirria edo itsaskia eragingo du, eta gauean itsaso kizkurra. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta gero metrobete ingurukoak. Itsasgorak 04:07an eta 16:34an izango dira, eta itsasbehereak 10:15ean eta 22:32an. Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Contador