BILBO 28 Mar. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostiral honetan, martxoaren 28an, fronte hotz bat iritsiko da gauean.
Goizean eta arratsaldeko lehen orduetan, Kantauri isurialdean tarteka zirimiria egingo du, batez ere kostaldean; hodeitza ez da hain trinkoa izango da eta baliteke tarteka ostarteren bat irekitzea.
Hegoaldean, aldiz, hodeitza saretuago egongo da eta ateri egongo da. Alabaina, iluntzetik aurrera fronte bat gerturatuko da eta eguna giro bustiarekin amaituko dugu, batez ere ipar partean.
Hiriburuetan, Baionan 8 gradu espero dira gutxienez eta 14 gehienez, Bilbon 9 gutxienez eta 15 gehienez, Donostian 8 gutxienez eta 15 gehienez, Gasteizen 5 gutxienez eta 12 gehienez eta Iruñean 6 gutxienez eta 13 gehienez.
Itsasbazterrean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin eta gauean 4ko indarrarekin; itsaskirria eragingo du, eta gauean itsaskia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metrobete inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 03:39an eta 16:04an izango dira, eta itsasbehereak 09:47an eta 22:03an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.