Eguraldia.- Fronte hotz batek goitik behera aldatuko du giroa ostiralean

Archivo - Euria
EUROPA PRESS - Archivo
Publicado: jueves, 24 octubre 2024 17:09

BILBO 24 Oct. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean, urriaren 25ean, fronte hotz aktibo batek lurraldea zeharkatuko du eta eguraldia goitik behera aldatuko da. Goizean goizetik zerua oso hodeitsu agertuko da eta denean egingo du euria, erruz hainbat lekutan. Ez da baztertzen ekaitzak jo dezakeenik. Arratsaldetik aurrera hegoaldean atertzen hasiko da, eta iparraldean zaparradak tartekatuagoak izango dira.

Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean, eta tenperatura asko jaitsiko da. Hiriburuetan, Baionan 12 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez, Bilbon 12 gutxienez eta 18 gehienez, Donostian 11 gutxienez eta 17 gehienez, Gasteizen 7 gutxienez eta 15 gehienez eta Iruñean 11 gutxienez eta 15 gehienez.

Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin eta 5eko tarte batzuekin, eta itsaskirria edo itsaskia eragingo du, itsaski handiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu hasieran, eta egunean zehar handitu eta bi metro ingurukoak izango dira. Trumoi ekaitzak izan daitezke. Itsasgorak 12:24an eta 01:22an izango dira, eta itsasbehereak 05:37an eta 18:45ean. Uraren tenperatura 18 gradukoa da eta ikuspena bat eta lau kilometro artekoa izango da.

Contador