Eguraldia.- Giro atsegina eta lasaia izango da ostegunean ia egun osoan

Archivo - Eguzkitsu
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: miércoles, 16 abril 2025 17:16

BILBO 16 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, apirilaren 17an, eguraldi atsegina eta lasaia izango dugu ia egun osoan.

Egunaren lehengo partean kostaldean hodei gehiago pilatuko da eta ez da baztertzen tanta batzuk egitea, bereziki ekialdean. Eguerditik aurrera giro eguzkitsua nagusituko da, bereziki barnealdean.

Goizean goiz mendebal/hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta arratsaldean iparraldera egingo du. Tenperatura maximoak igo egingo dira, nahiz eta minimoak hotzak izan, eta Araba eta Nafarroako zenbait tokitan izotza egin dezake.

Hiriburuetan, Baionan 8 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez, Bilbon 9 gutxienez eta 17 gehienez, Donostian 8 gutxienez eta 17 gehienez, Gasteizen 3 gutxienez eta 16 gehienez eta Iruñean 4 gutxienez eta 16 gehienez.

Itsasbazterrean hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin, eta arratsaldean ipar-osagaira aldatuko da, 3koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metroko olatuak altxatuko ditu, eta arratsaldean 1-1,5 metrokoak. Itsasgorak 07:42an eta 20:00etan izango dira, eta itsasbehera 13:51n. Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contenido patrocinado