Giro eguzkitsua nagusi astelehenean

Archivo - Eguzkitsu
EUROPA PRESS - Archivo
Publicado: domingo, 12 enero 2025 14:12

BILBO 12 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean, urtarrilaren 13an, giro eguzkitsua izango da nagusi, nahiz eta egunaren lehen partean lainoa edo behe-hodei batzuk sor daitezkeen, batez ere kostaldean. Haizea aldakor ibiliko da, iparraldeko ukituarekin, batez ere hegoaldean; Ebro ibarrean ziertzoak tarteka gogor joko du.

Tenperatura minimoak jaitsi egingo dira eta barnealdean izotza egingo du; maximoak ere igande honetan baino bizpahiru gradu baxuagoak izango dira. Hiriburuetan, Baionan 0 gradu espero dira gutxienez eta 8 gehienez, Bilbon 3 gutxienez eta 8 gehienez, Donostian 1 gutxienez eta 7 gehienez, Gasteizen -2 gutxienez eta 5 gehienez eta Iruñean -3 gutxienez eta 5 gehienez.

Itsasbazterrean iparraldeko eta ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Mendebal/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 04:03an eta 16:30ean izango dira, eta itsasbehereak 10:12an eta 22:23an. Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contador

Leer más acerca de: