Eguraldia.- Giro eguzkitsua orokorrean astelehen honetan

Archivo - Behe-hodeiak
EUROPA PRESS - Archivo
Publicado: lunes, 7 abril 2025 7:05

BILBO 7 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehen honetan, apirilaren 7an, hegoaldean giro eguzkitsua izango da nagusi, egunaren hasieran zenbait tokitan lainoguneak agertuko diren arren. Egunaren lehenengo partean iparraldean zerua hodeitsu egongo da oraindik, behe-hodeiekin, baina eguerditik aurrera han ere hodei gutxirekin geratzeko joera izango du.

Haizea ahul eta aldakor ibiliko da, egunaren hasieran mendebaldeko ukituarekin; erdialdeko orduetan iparraldetik finkatu eta indartu egingo da. Tenperaturan aldaketa handirik ez; barnealdean maximoak pixka bat igo daitezke. Hiriburuetan, Baionan 12 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez, Bilbon 11 gutxienez eta 20 gehienez, Donostian 10 gutxienez eta 18 gehienez, Gasteizen 5 gutxienez eta 20 gehienez eta Iruñean 8 gutxienez eta 22 gehienez.

Itsasbazterrean mendebal-osagaiko haizea ibiliko da 3-4ko indarrarekin egunaren lehenengo partean, goizean ipar-mendebaldekoa nagusituz; arratsaldean baretu eta iparraldera egingo du, 2-3ko indarrarekin, eta gauean aldakor ibiliko da, 2koarekin. Itsaskirria edo itsaskia izango da egunaren lehenengo partean, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria bigarrenean.

Mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 14:30ean izango da, eta itsasbehereak 07:55ean eta 20:15ean. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contador