BILBO 23 Mar. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean, martxoaren 24an, giroa goibela eta oso euritsua izango da. Zaparradak ia etengabe egingo ditu eta mardulak izango dira, batez ere Kantauri isurialdean; han-hemenka ekaitzak jo dezake. Elur-kota 1.500 metro inguruan egongo da.
Goizaldean hego-mendebaldeko haizea izango da nagusi oraindik, erta goizetik aurrera ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogor batzuekin. Tenperatura minimoek gora egingo dute pixka bat, eta maximoetan aldaketa handirik ez edo behera egingo du apur bat.
Hiriburuetan, Baionan 8 gradu espero dira gutxienez eta 14 gehienez, Bilbon 9 gutxienez eta 14 gehienez, Donostian 9 gutxienez eta 14 gehienez, Gasteizen 5 gutxienez eta 11 gehienez eta Iruñean 4 gutxienez eta 12 gehienez.
Itsasbazterrean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 4ko indarrarekin eta 5eko tarteekin, eta itsaskia eragingo du, itsaski handiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2,5-3 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta egunean zehar txikitu eta arratsalde-gauean 1,5-2 metro ingurukoak izango dira. Itsasgora 12:47an izango da, eta itsasbehereak 06:06an eta 18:43an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.