Eguraldia.- Giro motel samarra ostegun honetan

Archivo - Giro motela
EUROPA PRESS - Archivo
Publicado: jueves, 3 abril 2025 7:05

BILBO 3 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegun honetan, apirilaren 3an, giro motel samarra izango dugu eta noizean behin zaparradak botako ditu. Gainera, haizeak traba egingo du.

Euri gehien Araban eta Nafarroan egingo du, eta zaparradak sarri botako ditu, bereziki eguerdi aldera eta arratsaldean. Gainontzeko tokietan, zaparradak tartekatuak izango dira eta baliteke, hainbat tokitan, ateri eustea.

Hego/hego-ekialdeko haizeak zakar joko du eta tenperatura maximoetan ez dugu aldaketa handirik espero. Hiriburuetan, Baionan 12 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez, Bilbon 13 gutxienez eta 18 gehienez, Donostian 11 gutxienez eta 18 gehienez, Gasteizen 8 gutxienez eta 13 gehienez eta Iruñean 9 gutxienez eta 14 gehienez.

Itsasbazterrean hego-ekialdeko haizea ibiliko da 4-5eko indarrarekin, eta egunaren erdiko orduetan indarra galdu eta 3-4koarekin ibiliko da; itsaso kizkurra eragingo du, itsaskirriko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 09:01ean eta 21:20an izango dira, eta itsasbehereak 02:43an eta 15:06an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Contador