Eguraldia.- Giro motela igande honetan

Archivo - Hodeitsu
EUROPA PRESS - Archivo
Publicado: domingo, 13 abril 2025 7:05

BILBO 13 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igande honetan, apirilaren 13an, giro motela espero dugu: hodeiak ugariak izango dira eta tenperaturak behera egingo du.

Zerua estalita egongo da ia egun osoan eta euri txikia egingo du han-hemenka, batez ere egunaren lehen partean. Zaparrada mardulagoren bat ere egin dezake, batez ere barnealdeko mendi inguruetan.

Lurralde osoan egingo du freskatzera eta haizea iparraldetik eta ipar-mendebaldetik joko du, baina indar handirik gabe. Era horretan, beroenak 14-16 gradu artean ibiliko dira.

Hiriburuetan, Baionan 12 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez, Bilbon 11 gutxienez eta 16 gehienez, Donostian 10 gutxienez eta 15 gehienez, Gasteizen 7 gutxienez eta 14 gehienez eta Iruñean 9 gutxienez eta 16 gehienez.

Itsasbazterrean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin eta goizaldean 4ko tarteekin, eta arratsaldean iparraldetik finkatuko da, 2-3ko indarrarekin; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin goizaldean.

Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta arratsalde-gauean metro bateko ingurukoak. Itsasgorak 05:47an eta 18:01ean izango dira, eta itsasbehereak 11:54an eta 00:04an. Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Contador