Eguraldia.- Giro nahasia ostegun honetan

- EUSKALMET

Actualizado: jueves, 1 agosto 2019 9:36

BILBO,  (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, giro nahasia izango dugu ostegun honetan, abuztuaren 1ean. Zerua lainotuta egongo da eta euria ere espero dugu. Zaparrada moduan botako du gehienbat eta ia lurralde osoan bustiko du. Ez da baztertzen ekaitzak jo dezakeenik.

Ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperaturan ez da aldaketa askorik izango. Hiriburuetan, Bilbon 18 gradu espero dira gutxienez eta 23 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 22 gehienez, Gasteizen 13 gutxienez eta 24 gehienez, eta Iruñean 15 gutxienez eta 29 gehienez.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta goizean ipar-ekialdetik finkatuko da, 3ko indarrarekin; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 eta 1 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 03:32an eta 15:49an izango dira, eta itsasbeherak 09:28an eta 22:01ean. Uraren tenperatura 23 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.