BILBO 18 Mar. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, martxoaren 19an, hego-ekialdeko haizearen eraginpean jarraituko dugu. Egun osoan nahiko zakar ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin, batez ere goizaldean, goizean goiz eta gauean.
Zeruan, hegoaldean hodei gehiago pilatuko da ipar isurialdean baino; ipar isurialdean goizetik aurrera ostarte zabalak irekiko dira. Goizaldean euri pixka bat egingo du ekialdean, bereziki Nafarroako zenbait lekutan.
Tenperaturak gora egingo du. Hiriburuetan, Baionan 12 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez, Bilbon 12 gutxienez eta 20 gehienez, Donostian 11 gutxienez eta 19 gehienez, Gasteizen 7 gutxienez eta 15 gehienez eta Iruñean 8 gutxienez eta 15 gehienez.
Itsasbazterrean hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 4-5eko indarrarekin eta 6-7ko tarteekin, eta itsaso kizkurra eragingo du, itsaskirriko guneekin. Mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 07:09an eta 19:27an izango dira, eta itsasbehereak 01:04an eta 13:22an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.