Hego haizea protagonista igande honetan

Hodeiak eta urdinguneak
IREKIA
Publicado: domingo, 6 octubre 2024 7:05

BILBO 6 Oct. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igande honetan, urriaren 6an, hego haizea izango da protagonista. Hego-mendebaldetik ibiliko da haizea eta tenperatura maximoak Kantauri isurialdeko leku askotan 25 gradutik gora geldituko dira. Hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira, eta arratsaldean hodeiguneak nagusituko dira eta baliteke zaparradaren bat botatzea modu sakabanatuan.

Hiriburuetan, Baionan 18 gradu espero dira gutxienez eta 26 gehienez, Bilbon 19 gutxienez eta 28 gehienez, Donostian 17 gutxienez eta 26 gehienez, Gasteizen 12 gutxienez eta 23 gehienez eta Iruñean 9 gutxienez eta 24 gehienez.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da 4ko indarrarekin, eta 5eko tarteren batekin, eta arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da 3koarekin; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 07:07an eta 19:20an izango dira, eta itsasbehereak 01:00etan eta 13:14an. Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contador