Eguraldia.- Hodei ugari eta euria igandean

Hodeiak
EUROPA PRESS
Publicado: sábado, 22 marzo 2025 14:27

BILBO 22 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, martxoaren 23an, hodei asko eta euria. Goizaldean zaila izango da euria egitea eta hodeitza saretuta egongo da, baina goizean oso bizkor ugarituko dira hodeiak.

Goizean hasiko du euria, eta arratsaldean leku gehiagotan egingo du. Dena den, euri gehien Kantauri isurialdean pilatuko da. Elur-kota 1.100-1.300 metro inguruan egongo da. Haizeak mendebaldetik joko du goizean eta ipar-mendebaldetik arratsaldean.

Tenperaturaren jaitsiera txikia iuzango da: maximoak 13-14 gradu ingurukoak izango dira kostaldetik gertu, eta nekez iritsiko dira 10 gradura lurraldearen erdialdean eta hegoaldean.

Hiriburuetan, Baionan 8 gradu espero dira gutxienez eta 13 gehienez, Bilbon 8 gutxienez eta 14 gehienez, Donostian 7 gutxienez eta 13 gehienez, Gasteizen 2 gutxienez eta 10 gehienez eta Iruñean 4 gutxienez eta 12 gehienez.

Itsasbazterrean mendebal-osagaiko haizea ibiliko da 4-5eko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-mendebaldera aldatuko du; itsaskia edo itsaski handia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2,5-3 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 10:55ean eta 23:47an izango dira, eta itsasbehereak 04:27an eta 15:09an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Contador