BILBO 24 Jul. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazken honetan, uztailaren 24an, moteletik hasiko dugu eguna ipar partean eta kostaldetik gertu zirimiria egin dezake. Arratsalderako atertuko du eta hodei geruza saretu egingo da, nahiz eta baliteke kostaldeko zenbait tokitan ez jasotzea. Hegoaldean, berriz, goizean goizetik giroa argiagoa izango da.
Ipar ukituko haizea ibiliko da, bizi samar arratsaldean Ebro ibarrean. Eguneko tenperaturak apur bat egingo du behera, baina egunsentia epelagoa izango da. Hiriburuetan, Baionan 18 gradu espero dira gutxienez eta 23 gehienez, Bilbon 19 gutxienez eta 26 gehienez, Donostian 18 gutxienez eta 24 gehienez, Gasteizen 14 gutxienez eta 28 gehienez, eta Iruñean 18 gutxienez eta 32 gehienez.
Itsasoan norabide aldakorreko haizea 2ko indarrarekin ibiliko da eta goizean ipar-osagaitik finkatuko da, 3koarekin; itsaso kizkurra eragingo du hasieran, eta gero itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 07:32an eta 19:50ean izango dira, eta itsasbehereak 01:16an eta 23:32an. Uraren tenperatura 21 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.