Eguraldia.- Motel iparraldean eta ia ateri hegoaldean astelehenean

Archivo - Lainotuta
EUROPA PRESS - Archivo
Publicado: domingo, 30 junio 2024 14:40

BILBO, 30 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean, uztailaren 1ean, giro motela ipar partean, eta ia ateri hegoaldean. Kantauri isurialdean, goizean behe-hodeiak ugarituz joango dira, zerua lainotuta gelditu arte, eta tarteka zirimiria egingo du eta arratsaldean baliteke zaparrada txiki batzuk botatzea, batez ere ipar-ekialdean. Hegoaldean, berriz, ia ateri egongo da eta hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira; eta arratsaldean hodeiak ugariagoak izango dira. Nafarroa hegoaldean eguzkitsu egongo da.

Haizea iparraldetik ibiliko da eta kostaldean eta Nafarroa hegoaldean biziago ibiliko da. Tenperatura aurreko eguneko balio berdintsuetan geldituko da. Hiriburuetan, Baionan 16 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez, Bilbon 15 gutxienez eta 20 gehienez, Donostian 14 gutxienez eta 19 gehienez, Gasteizen 9 gutxienez eta 18 gehienez, eta Iruñean 13 gutxienez eta 23 gehienez.

Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin eta goizean ipar-mendebaldetik finkatuko da 3-4koarekin; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du eta itsaskirria edo itsaskia goizetik aurrera. Ipar-mendebaldeko hondoko 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 01:08an eta 13:47an izango dira, eta itsasbehereak 07:16an eta 19:47an. Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Contador