Carlos Castro - Europa Press - Archivo
BILBO 14 Abr. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehen honetan, apirilaren 14an, tenperaturak gora egingo du eta zaparradak botako ditu egunaren bigarren partean.
Egunaren lehen partean euria egiteko probabilitatea txikiagoa izango da, hego-haizea ibiliko da eta giroa nahiko atsegina izango da; hodeitza saretuta egongo da, eta ostarte zabalak izango dira lurraldeko leku askotan.
Arratsaldean, aldiz, hodeiak ugaritu eta zaparradak egingo ditu, gehienbat hegoaldean eta ekialdean; zonalde horietan trumoitsuak eta mardulak izan daitezke, batez ere Nafarroan.
Egunsentia freskoa izango da, batez ere barnealdean, eta lainogune batzuk agertuko dira; maximoak, berriz, igo eta 20 gradura gerturatuko dira. Hiriburuetan, Baionan 8 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez, Bilbon 9 gutxienez eta 22 gehienez, Donostian 8 gutxienez eta 18 gehienez, Gasteizen 5 gutxienez eta 18 gehienez eta Iruñean 6 gutxienez eta 18 gehienez.
Itsasbazterrean eki/hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta eguerditik aurrera ipar-mendebaldetik finkatuko da, 2-3koarekin eta 4ko tarteekin arratsaldean eta gauean; itsaso kizkurra eragingo du itsaskirriko guneekin, eta eguerditik aurrera itsaskirria.
Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu, eta arratsalde-gauean 1,5 metro ingurukoak. Itsasgorak 06:14an eta 18:28an izango dira, eta itsasbehereak 00:34an eta 12:22an. Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.