Jesús Hellín - Europa Press - Archivo
BILBO 25 Abr. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, apirilaren 26an, tenperaturak nabarmen egingo du behera eta zaparradak botako ditu, batez ere goizean. Ipar-mendebaldeko haizea indartsu ibiliko da ia egun osoan, batez ere kostaldean, mendi inguruetan eta Ebro ibarrean.
Goizean zerua estalita egongo da, eta zaparradak botako ditu, batez ere ipar partean eta bertan ekaitzak ere jo dezake. Arratsaldean zaparradak tartekatuagoak izango dira eta batez ere Gipuzkoa ipar-ekialdean eta Nafarroa ipar partean botako ditu. Gainerako zonaldeetan, oro har, ateri egongo da eta ostarte batzuk irekiko dira, batez ere hegoaldean.
Tenperatura maximoak 14-16 gradu ingurukoak izango dira. Hiriburuetan, Baionan 11 gradu espero dira gutxienez eta 15 gehienez, Bilbon 11 gutxienez eta 16 gehienez, Donostian 10 gutxienez eta 14 gehienez, Gasteizen 8 gutxienez eta 14 gehienez eta Iruñean 10 gutxienez eta 15 gehienez.
Itsasbazterrean mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 5eko indarrarekin, eta itsaski handia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 04:10ean eta 16:36an izango dira, eta itsasbehereak 10:17an eta 22:37an. Uraren tenperatura 14 gradukoa eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.