Eguraldia.- Tenperaturak gora egingo du astearte honetan egunak aurrera egin ahala

Hodeiak ugarituz
EUROPA PRESS
Europa Press País Vasco
Publicado: martes, 7 enero 2025 9:04

BILBO 7 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astearte honetan, urtarrilaren 7an, hego-mendebaldeko haizea indartu egingo da eta tenperaturak gora egingo du orduek aurrera egin ahala.

Giro hotza izango da goizean goiz eta ostarteak zeruan. Goizak aurrera egin ahala, hodeiak gero eta ugariagoak izango dira, eta hego-mendebaldeko haizeak indar handiagoz joko du. Horrek tenperaturaren igoera eragingo du eta arratsaldean giroa nahikoa epela izango da, batez ere Kantauri isurialdean.

Hodeiak ere ugaritu egingo direnez, arratsaldean baliteke noizean behin tanta batzuk egitea edo zaparradaren bat Nafarroa iparraldean.

Hiriburuetan, Baionan 6 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez, Bilbon 7 gutxienez eta 16 gehienez, Donostian 5 gutxienez eta 15 gehienez, Gasteizen -1 gutxienez eta 11 gehienez eta Iruñean 0 gutxienez eta 8 gehienez.

Itsasoan hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin eta 5eko tarteekin, eta arratsalde-gau partean zakartu eta 5-6koa izango du, 7ko tarteekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsalde-gauean itsaskirria.

Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta arratsaldean 1,5 metro ingurukoak. Itsasgorak 10:10ean eta 22:51n izango dira, eta itsasbehereak 03:46an eta 16:26an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contenido patrocinado