EHUk liburu trukeak antolatu ditu datorren asterako hiru campusetan Liburuaren Eguna ospatzeko

Europa Press País Vasco
Publicado: miércoles, 23 abril 2025 13:01

BILBO 23 Abr. (EUROPA PRESS) -

EHU Euskal Herriko Unibertsitateak liburu trukeak antolatu ditu apirilaren 28tik maiatzarfen 2ra Araba, Bizkai eta Gipuzkoako campusetan 'Trukartuz' lelopean, asteazken honetan ospatzen den Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta.

Ekimena unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak prestatu du, eta bertan argitaratutako 66 lan ezberdinetako 380 aleak oparituko ditu, EHUko iturriek jakinarazi dutenez.

Liburuak trukatuz edo hartuz ezagutza zabaltzeko jarduera da 'Trukartuz', eta ekimenaren irudia izartxo bat da, norabide guztietan geziak osatu eta trukea sinbolizatzen duen liburu sorta, hain zuzen ere.

Horrela, campus bakoitzeko biblioteken atarietan EHUko Argitalpen Zerbitzuak kaleratutako zenbait liburu izango dira trukerako mahaian, eta bertaratzen den edonork liburuak hartu eta utzi ahal izango ditu 10:00etatik 15:00etara bitartean.

Trukerako mahaia Carlos Santamaria zentroaren atarian egongo da apirilaren 28an (Donostia), Bizkaiko campuseko Liburutegi Nagusian apirilaren 29an (Leioa), Arabako Las Nieves ikasgelategian apirilaren 30ean (Gasteiz) eta Bizkaia Aretoan aste osoan (Bilbo).

Contenido patrocinado