BILBO, 18 (EUROPA PRESS)
EHU Euskal Herriko Unibertsitateak erabaki du X sare sozialean erakunde kontuaren jarduera etetea, "plataformak azkenaldian hartu duen norabideak unibertsitatearen balio etikoen eta demokratikoen kontra egiten duelako" eta "agerian geratu delako informazioaren kalitate eta egiatasun falta".
"Unibertsitate gisa, gure ardura da errespetuan eta egiazkotasunean oinarritutako komunikazioa indartzen duten guneak sustatzea; alegia, pentsamendu kritikoa bultzatzea eta X sare sozialak ez du hori bermatzen", salatu du EHUk pentsa ohar bidez.
Bada, testuinguru horretan, EHUk askatasunarekiko eta gizarte ardurarekiko konpromisoa berretsi du, eta, Espainiar Unibertsitateetako Errektoreen Biltzarrak hartutako erabakiarekin bat eginez, aurrerantzean ez du X sare sozialean gehiago parte hartuko.