Eraikuntzaren kostuak mantendu egin dira urrian EAEn irailaren aldean eta %2,1 gehitu urte artean

Archivo - Eraikuntza.
EUROPA PRESS - Archivo
Actualizado: viernes, 22 noviembre 2024 10:44

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eraikuntzaren kostuen indizeak bere horretan jarraitu du urrian aurreko hilaren aldean, eta %2,1 gehitu da 2023ko urriarekin alderatuta, Eustat euskal estatistika erakundeak landutako datuen arabera.

Hain zuzen, eraikingintzako eta obra zibileko kostuek ez dute aldaketarik izan urrian irailaren aldean, eta joan den urteko urriarekin alderatuta, berriz, %2,4 igo dira erainkingintzan eta %1,1 obra zibilean.

Lehengaien eta eskulanaren kostuak egonkor mantendu dira urrian aurreko hilaren aldean, eta urte arteko bilakaerari dagokienez, lehengaien kostuak %1,2 eta eskulanarenak %5,4 igo dira.

Lehengaien kostuek ez dute aldaketarik izan urrian eraikingintzaren eta obra zibilaren sektoreetan irailaren aldean, eta urte arteko bilakaeran, eraikingintzaren lehengaien kostuak %1,5 igo eta obra zibilarenak %0,1 jaitsi dira.

Mineral ez-metalikoak (%6,4), material elektrikoa (%3,0) eta altzarigintza (%2,4) azpisektoreetan kontsumitu diren lehengaien prezioak gehitu dira gehien urrian iazko hilabete beraren aldean, eta energia elektrikoa eta gasa (-%29,6), petrolioa fintzea (-%21,4) eta mineral ez-metalikoen industria (-%6,9) azpisektoreetakoak jaitsi gehien.

Contador