BILBO, 20 (EUROPA PRESS)
Euskal Herriko selekzioak Europako Sega Txapelketan parte hartuko du uztailaren 20tik 30era bitarte, Eslovenian, gizonezkoen zein emakumezkoen kategorietan, Almitza Sega Elkartetik jakitera eman dutenez.
Austria, Suitza, Alemania, Bavaria, Hego Tirol, Eslovenia, Txekia eta Eslovakiako segalari onenen aurka lehiatuko dira Euskal Herria ordezkatuko duen segalariak.
Bada, gizonezkoetan, Mikel Lizartza (Tolosa), Migel Mari Jauregi 'Altzo' (Zaldibia), Oier Urkola (Anoeta), Bixente Mitxelena (Oiartzun), Gorka Bildarratz (Tolosa), Amaiur Arrospide (Leaburu), Oier Mitxelena (Altsasu), Josu Mendizabal (Zaldibia), Manex Olaiz (Oiartzun) eta Jose Luis Olaiz (Oiartzun) lehiatuko dira.
Emakumezkoen Euskal Herriko selekzioari dagokionez, Luixa Uzkudun (Leaburu), Alaitz Imaz (Hernialde), Ainara Otamendi (Ibarra), Izadi Arrospide (Leaburu) eta Sheyla Sarasola (Lizartza) kirolariek osatuko dute.