Euskaltzaindiak 2024an hildako sei euskaltzain omenduko ditu ostiralean Bilbon

Euskaltzaindiak 2024an hildako sei euskaltzain omenduko ditu ostiralean Bilbon
EUSKALTZAINDIA
Actualizado: miércoles, 26 marzo 2025 12:41

BILBO, 26 (EUROPA PRESS)

Euskaltzaindiak bi ekitaldi antolatu ditu aurten 2024an zendutako 12 euskaltzainei gorazarrea egiteko. Bata urtarrilean egin zen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan, eta bigarrena ostiral honetan izango da, martxoaren 28an, Akademiaren egoitzan, Bilbon.

Hain zuzen, Euskaltzaindiak martxoko osoko bilkura egingo du Bilbon, eta 12:00etan hasiko da ageriko bilkura. Gontzal Mendibil musikariak egingo du sarrerakoa, 'Neugan bizi gabe biziz' abestia interpretatuz, Akademiako iturriek jakinarazi dutenez.

Ondoren, banan-banan irakurriko dira iaz hildako sei euskaltzainen profilak, hots, hilberri-txostenak: Roldan Jimenok irakurriko du Patxi Oroz ohorezko euskaltzainari dagokiona, Patxi Uribarrenek Luis Baraiazarrarena, Adolfo Arejitak Martzel Andrinua ohorezko euskaltzainarena, Miren Azkaratek Georges Rebuschi ohorezko euskaltzainarena, Andres Urrutiak aztertuko du Xabier Erdozia euskaltzain urgazlearen profila, eta Arantzazu Fernandezek Patri Urkizu urgazlearena.

Tarteka, Gontzal Mendibilek beste bi pieza interpretatuko ditu: 'Betiko iturria' eta 'Non ezkutatu zara!'.

Contador