Euskaltzaindiak Lautan Hiru antzerki-gaualdia antolatuko du Baionan martxoaren 21ean

Archivo - Lautan Hiru jaialdiko antzezlan bat
EUSKALTZAINDIA - Archivo
Publicado: domingo, 9 marzo 2025 10:42

BILBO 9 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskaltzaindiak Lautan Hiru antzerki-gaualdia antolatuko du martxoaren 21ean, Baionako Biltxoko espazioan, eta bi ikuskizun emango dira: Pantzo Hirigarairen 'Dolu' eta Markos Goikolearen 'Beren izenez'.

Saioa 19:00etan hasiko da, doako sarrerarekin, aretoa bete arte, eta Baionako Herriko Etxeak eta Euskal Kultur Erakundeak laguntzen dute egitasmoa, Euskaltzaindiko iturriek jakinarazi dutenez.

2019an jaio zen Lautan Hiru antzerki jaialdia, Bilboko Udalaren babesarekin, eta hastapenetan ezarritako helburuak ez dira aldatu, hots, euskarazko antzerkia hauspotzea eta antzerkilariei plaza berrietan aritzeko modua ematea.

Bada, ideia horri eutsiz, Euskaltzaindiak Baionara eraman nahi izan du Lautan Hiru, Pantzo Hirigarairen 'Dolu' eta Markos Goikolearen 'Beren izenez' antzezlanak bertan aurkeztuz. Bi ikuskizun "berezi" dira, heriotzaren gaia jorratzen dutenak, ezaugarri desberdinekin, baina umorerik falta ez dutenak.

Contador