Euskaltzaindiaren 'Orotariko Euskal Hiztegia'-ren adibide guztiak kontsultagai daude

Euskaltzaindiaren 'Orotariko Euskal Hiztegia'
EUSKALTZAINDIA
Actualizado: martes, 14 enero 2025 12:41

BILBO, 14 (EUROPA PRESS)

Euskaltzaindiak egokitzapen informatikoaren zati handi bat burutu du 'Orotariko Euskal Hiztegia' lanaren 15. argitaraldian, 13.263 adibide TEI (Text Encoding Initiative) delako testu kodeketaren arabera zuzenduz, eta, honenbestez, hiztegiko adibide guztiak egituraturik erta kontsultagai daude dagoeneko.

Beraz, bilaketa tresnak eskaintzen duen 'Adibideetan' aukeran hiztegiko adibide guztiak sartzen dira hemendik aurrera. Gainera, 147 sarrera eta 67 azpisarrera berri agertzen dira, Akademiako iturriek jakinarazi dutenez.

Edukiari dagokionez, besteak beste, E. Perez Gazteluk eta L. Arrietak prestatu duten Benita Gorostizuren artikulu bilduma arakatu eta bertatik adibideak atera dira.

'Orotariko Euskal Hiztegia'-k euskararen aro eta euskalki guztietako lexikoa jaso eta antolatzea du xede. 1987an argitaratu zen paperean lehen liburukia eta 2005ean hamaseigarrena eta azkena. Hortik aurrera Euskaltzaindia ahalegin handia egiten ari da hiztegiaren bertsio elektronikoa gero eta aberatsagoa izan dadin edukiz eta bilaketa aukeraz.

Contador