Euskaltzaleen Topaguneak Gau Beltzaren inguruko sareko doako formakuntza saioa egingo du irailaren 25ean

Gau Beltzaren inguruko sareko doako formakuntza saioa
EUSKALTZALEEN TOPAGUNEA
Publicado: sábado, 7 septiembre 2024 12:37

BILBO, 7 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskaltzaleen Topaguneak Gau Beltzaren inguruko sareko doako formakuntza saioa egingo du irailaren 25ean, edonori irekita, ospakizunaren inguruko ezagutzan sakontzeko asmoz. Josu Ozaita antroplogoak Gau Beltzaren jatorriaz hitz egingo du eta Mitxel Elortza irakasle eta idazlea, berriz, ospakizunaren inguruko balioez arituko da.

Saioa sarean izango da, irailaren 25eko 18:30etik aurrera, eta izen-ematea https://forms.gle/chW6HfGAwkrp5HPy5 estekan egin behar da, Euskaltzaleen Topagunetik jakinarazi dutenez.

Formakuntza saioa ez da hau 2024ko Gau Beltza sustatzeko Euskaltzaleen Topaguneak egingo duen ekimen bakarra, ospakizunaren inguruko zortzi bideo motz sortu berri baititu mugimendu euskaltzaleak, ospakizunak bere baitan biltzen dituen ezaugarri ezberdinak eta ospatzeko moduak ezagutzera emateko.

Bideo horiek guztiak Euskaltzaleen Topagunearen Youtubeko kanalean daude ikusgai (https://youtu.be/3zWqUeyTojw?si=inDJcEDXYFzP2puF), eta aurki jarriko dira https://gaubeltza.eus/ webgunean erabiltzaileek deskargatu ahal izateko.

Contador