BILBO 15 Dic. (EUROPA PRESS) -
Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak 'Aurrera ala atzera? Gako berrien bila' izenburuko topaketa antolatu dute adituen parte hartzearekin eskutik, euskararen egungo egoeraren eta bilaera soziolinguistikoaren inguruko gako berriez eztabaidatzeko. Datorren asteazkenean izango da, abenduaren 18an, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, Bilbon.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Andres Urrutia euskaltzainburuaren eta Mireia Zarate Sabino Arana Fundazioaren presidentearen hasierako hitzen ondoren, Iñaki Iurrebaso Biteri EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologiako doktore eta UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko ikertzailearen hitzaldi nagusia eskainioko du. Iurrebasok euskararen egoera eta bilakaera jorratu ditu bere doktorego tesian, demolinguistikaren ikuspegitik.
Bere agerraldian ondoren, mahai ingurua eta solasaldia izango dira, hurrenez hurren, Miren Azkarate euskaltzain osoaren, Jokin Azkue HABEko zuzendariaren, Jon Sarasua Mondragon Unibertsitateko irakasle eta euskaltzain urgazlearen, Erramun Osa Euskaltzaindiko idazkariordearen, Eneko Bidegain Mondragon Unibertsitateko irakasle eta euskaltzain urgazlearen eta Oskar Zapata TAUPAko Nafarroako koordinatzailearen parte hartzearekin.
Topaketari amaiera emateko ardura izango dute Mireia Zarate Sabino Arana Fundazioaren presidenteak eta Sagrario Aleman euskaltzain oso eta Jagon sailburuak.
Jardunaldia datorren asteazkenean izango da, 09:30etik 14:00etara, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, Bilbon, eta parte hartzeko 94 405 64 50 telefonora deitu edo idazkaritza@sabinoarana.eus helbide elektronikora idatzi behar da.