Euskararen Etxeko Interpretazio Zentroak hezkuntza proiektua berria abiatu du ikastetxeentzat

Euskararen Etxeko Interpretazio Zentroko hezkuntza proiektu berria.
AZKUE FUNDAZIOA
Actualizado: miércoles, 8 enero 2020 10:54

BILBO, 8 (EUROPA PRESS)

Bilboko San Inazio auzoan kokatuta dagoen Euskararen Etxeko Interpretazio Zentroak hezkuntza proiektu berria jarri du martxan urtarril honetan, ikastetxeei zuzenduta. Azkue Fundazioak ondu du egitasmoa, Ikastolen Elkartearekin lankidetzan, eta euskararen erabileraren eta sustapenaren inguruan ardazten da.

Azkue Fundazioak jakinarazi duenez, hezkuntza proiektua hiru ildotan antolatzen da: 'Ikastetxeetan euskararen erabilera sustatzeko proiektua' (LH3, LH4 eta LH5 mailetako ikasleentzat), 'Zenbat dakit euskaraz eta euskal kulturaz? Kahoot! Lehiaketa' (LH6, DBH1 eta DBH2 mailetako ikasleentzat) eta 'Herrigintzatik euskararen erabilera sustatzeko proiektua' (DBH3, DBH4 eta Batxilergoa mailetako ikasleentzat).

Ikasturte bukaeran, hiru faseetan parte hartu duten ikastetxe guztien artean euskarazko kultur materialak edo baliabideak zozkatuko dira.
Zozketan parte hartzeko ezinbestekoa izango da parte hartzaileek egindako lana egiaztatzeko ebidentziak aurkeztea; besteak beste, 1. fasean egindako galdetegia beteta aurkeztu beharko da, bai eta 3. fasea gauzatu dela adierazten duen proiektua eta aurkezpenaren edo ekintzaren argazkiak bidaltzea ere.