Euskaraz barra-barra egitasmoaren ihes-gela ibiltaria Donostian izango da asteburuan

Publicado: martes, 20 agosto 2024 16:35

DONOSTIA, 20 Ago. (EUROPA PRESS) -

Udalak jakinarazi du abuztuaren 23, 24 eta 25ean, Euskaraz barra-barra egitasmoaren '17. logela' ihes-gela Donostian izango dela eta jada irekita dago jokoan parte hartzeko izen-ematea.

Euskara barra-barra egitasmoaren baitan sortutako ihes-gelaren helburua da aisia euskaraz gozatzea bermatuko duen formatu erakargarri bat eskaintzea. Euskara ulertu edota hitz egiteko gai den edonork parte har dezake ihes-gelan. Gehienez, 16 urtetik gorako 5 lagun onartuko dira taldeko eta horiek 40 bat minutu izango dituzte ihes-gelatik irteteko.

Abuztuaren 23an (larunbata) arratsaldez egongo da jokoan parte hartzeko aukera, 17:00etatik 20:00etara, eta larunbat eta igandean, berriz, goizez (10:00-13:00 bitartean) zein arratsaldez (17:00-20:00).

Guztira hamabost txanda egongo dira: Abuztuak 23, ostirala: 17:00/ 18:00/ 19:00; Abuztuak 24, larunbata: 10:00/ 11:00/ 12:00/ 13:00/ 17:00/ 18:00; Abuztuak 25, igandea: 10:00/ 13:00/ 17:00/ 18:00/ 19:00/ 20:00.

Euskaraz barra-barraren webgunetik egin behar dute herritarrek erreserba, honako loturan: https://euskarazbarrabarra.eus/es/ihes-gela/#erreserba-egin.

Contador