Euskotrenek Lekeitio-Donostia autobus zerbitzua eskainiko du ostegunean, Kontxarako sailkatzeko estropada dela eta

Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 2 septiembre 2015 16:43

DONOSTIA 2 Sep. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren sozietate publikoak Lekeitio (Bizkai) eta Donostia arteko autobus zerbitzu berezia eskainiko du ostegun honetan, irailaren 3an, Donostian jokatuko den Kontxarako sailkatzeko estropada dela eta.

Horrela, Euskotreneko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, ostegunetan izaten den ohiko zerbitzua osatuko duen autobusa arratsaldeko 15:00etan irtengo da Lekeitiotik.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakia, Euskotrenen www.euskotren.eus webgunea eta Twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabil ditzakete.

Contenido patrocinado