AYUNTAMIENTO DONOSTIA - Archivo
DONOSTIA 23 Abr. (EUROPA PRESS) -
Euskotren sozietate publikoak tren zerbitzua indartuko du larunbnatean, apirilaren 26an, Donostiako Anoetako estadioan 16:30ean jokatuko den Top 14ko Aviron Bayonnais-Section Paloise errugbi partidarako joan-etorriak errazteko.
Hain zuzen ere, Euskotrenek jakinarazi duenez, 09:15etik aurrera trenen maiztasuna areagotuko da Hendaia-Amara (Donostia) tartean, eta trenak egongo dira 15 minutuan behin, partida hasi arte.
Orobat, neurketa amaitutakoan, ohikoak baino tren gehiago egongo dira 18:25etik 20:15era bitartean Amara (Donostia) eta Hendaia tartean. Gainera, 20:15etik 23:15era ohiko trenen zerbitzua areagotuko da eta trenak egongo dira 15 minutuan behin Amara (Donostia) eta Hendaia artean.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek eskuragarri dituzte Euskotrenen informazio telefonoa (944 333 333), Euskotreneko langileak dituzten geltokiak, app ofiziala eta www.euskotren.eus webguneko ordutegien bilatzailea.