'Geuretik Sortuak' egitasmoaren lehen edizioaren ekimenek 5.500dik gora lagun bildu dituzte

Iñaki Martiarena 'Mattin' komikigileak 'Aska' ipuin bilduma argitaratu du 'Geuretik Sortuak' egitasmoari esker.
HAMAIKA TELEBISTA
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 5 octubre 2022 12:10

BILBO, 5 (EUROPA PRESS)

Udalbiltzak abiaturiko 'Geuretik Sortuak' kultur egitasmoaren lehen edizioa amaitu da, ofizialki, nahiz eta antzerki eta film emanaldi batzuk oraindik egiteke dauden, eta 5.500dik gora ikusle bildu dituzten 130 inguru antzerki emanaldi, 26 liburu aurkezpen eta beste hainbeste film emanaldi antolatu dira Euskal Herriko hainbat herri txiki-ertainetan 2022an zehar.

Sormen beka, egonaldi artistikoa eta emanaldi zirkuitua barne hartu dituen funtzio anitzeko egitasmoak bost zinemagile, bost antzerki konpainia eta 16 idazle izan ditu protagonista, eta euren lanak garatzeko mihisea, aldiz, 26 nukleotan bildutako 39 euskal udalerri izan dira, Udalbiltzatik jakitera eman dutenez.

Lehen edizioa izateko, "dimentsio erraldoietako ekimen bat" aurrera ateratzea lortu du Udalbiltzak, eta bidelagun izan dituenak goraipatu ditu, hala nola emanaldiak izan diren 39 udalerrien konpromisoa, Hamaika Telebista komunikazioan, Dijitalidadea literaturaren edizio lanetan, Adabaki filmaren ekoizpen lanetan, Uhina antzerki emanaldi zirkuituaren teknika lanetan, edota 'Errigora/Agerraldia' egitasmoa Nafarroa erdigunera eta Goi Erriberara proiektua eramateko sustapen lanetan.

Proiektuaren lehen edizioak euskara hutsean sortutako 26 sormen lan garatzen lagundu du azken bi urteotan: 'Hamazazpigarrenean Aidanez' izeneko 16 ipuinez osatutako eta bi tomotako bilduma, bost film laburrez osatutako 'Bost Teilatu' filma eta bost antzezlan.

Deialdi publiko bidez hautatutako 26 sortzaileek 2021eko hainbat hilabete izan zituzten esleitu zitzaien udalerrian hiru astera bitarteko egonaldia egin eta, bertako errealitatean modu askean inspiratuta, alor ezberdinetako obra bana sortzeko.

Orain, Udalbiltza jada martxan da egitasmoaren bigarren edizioa prestzen, eta artistentzako beka deialdia urrian ateratzea da asmoa. Proiektuaren bigarren edizioak 2023. eta 2024. urteak hartuko ditu.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado