Guggenheim Bilbao Museoak 'Mundua museo bat da' kontzertua antolatu du ostegunerako

Kirmen Uribe, Bilboko Elkarte Korala eta Euskadi Brass
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Actualizado: martes, 10 mayo 2022 14:21

BILBO, 10 (EUROPA PRESS)

Guggenheim Bilbao Museoak 'Mundua museo bat da' izeneko kontzertua antolatu du Atrioan ostegunerako, maiatzaren 12rako. Musika, literatura, artea eta arkitektura batzen dituen ikuskizuna da, Kirmen Uribek abagunerako propio sortutako literatur kontakizun bat eta Bilboko Elkarte Korala eta Euskadi Brass metalen orkestra elkartuko baitira, museoko arduradunek jakinarazi dutenez.

Ondarroako idazleak sortutako kontakizuna poetikoak ibilbide bat egiten du Bilboko museoaren historiatik, sorreratik hasita. Hala, ibilbidean geraldiak egingo ditu, bere sorreran, ezarri zen lekuan, hiriaren iragan industrialean, itsasadarrean, bertako erakusketetan, artista enblematikoenetan eta nazioarteko bokazioan.

"Museo honekin hazi gara, museo honek egin gaitu, pertsona eta herri gisa. Arkitektura, artelanak, ez dira objektuak. Mugitzen dira eta mugiarazten gaituzte, hunkitzen, eta horregatik dira beharrezkoak. Sinplea da. Ezen mundua museo bat baita, eta museo bat da mundua", dio Uribek bere kontakizunean.

Kontzertua Guggenheim Bilbao Museoaren 25. urteurreneko ekitaldien barruan dago, eta 12:00etan hasiko da, Atrioan. 'Artea etorkizunerako inspirazio' lelopean ari da ospatzen museoa bere urtemuga. Sarrerak 12 euro balio du Museoaren Lagunentzat eta 15 euro publiko orokorrarentzat.