Guggenheim Bilbao Museoak "The price of Everything. An Art World Odyssey" dokumentala emango du ostegunean

"The Price Of Everything. An Art World Odyssey" Dokumentala
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Actualizado: martes, 19 febrero 2019 14:15

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

Guggenheim Bilbao Museoak "The price of Everything. An Art World Odyssey" izenburuko dokumentalaren proiekzioa eskainiko du ostegunean, otsailaren 21ean. Nathaniel Kahn zuzendari ospetsuak zuzendu zuen lana 2018an, eta Sundance jaialdiaren sail ofizialean aurkeztu zen.

Dokumentalean, bildumagile, kritikari, galerista eta artistek, hala nola Jeff Koons-ek eta Gerhard Richter-ek, gaur egungo artearen merkatuaren inguruko gogoeta egiten dute.

Bilboko museoko iturriek jakinarazi dutenez, emanaldia entzungelan izango da, arratsaldeko 18:30ean. Sarrera doakoa izango da, baina txarteldegian eta museoaren webgunean jaso beharko da. Dokumentala ingelezko jatorrizko bertsioan emango dute.