BILBO 22 Abr. (EUROPA PRESS) -
Bilboko Udalak 'Hazibizi Artea: zientzia eta artea elkarrizketan' erakusketa inauguratu du astearte honetan La Perrera eraikinean, 'Konekta Ideiak: GreenJan, elikadura jasangarria' udal programaren baitan. Erakusketa maiatzaren 25era arte bisitatu ahal izango da, 09:00etatik 20:00etara, Bilboko Udaleko iturriek prentsa ohar bidz jakiarazi dutenez.
Erakusketak ilustratutako hazien 11 barietate jarriko ditu ikusgai, hazitik ateratzen den landarea, argazkiak, haziak, laginak eta azalpen testuak ondoan dituztela.
Inaugurazio ekitaldian ekimenaren sustatzailea den Laura Gonzalez izango da, eta sorkuntza prozesuan egindako lana aurkeztuko du, ereiten hasi eta hazi arte, bai eta katalogatzeko hautatutako barietateen uztak ere.
Gainera, inaugurazioaren egunean bertan, Euskadiko Hazien Sareak haziak banatu eta tokiko produktuen dastaketa bat egingo du. Inauguraziora joateko izena eman behar da gazteria@bilbao.eus helbide elektronikora idatziz.