Ibon Aranberri artistak erakusketa irekiko du ostegunean Londresen

Ibon Aranberri
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA
Europa Press País Vasco
Publicado: jueves, 22 junio 2023 10:51

BILBO 22 Jun. (EUROPA PRESS) -

Ibon Aranberri artista gipuzkoarrak lehen aldiz aurkeztuko du bere obra Erresuma Batuan, 'Unequal Diameters' izeneko erakusketa inauguratuko baitu ostegun honetan, ekainaren 22an, Londresko Raven Row galerian, Etxepare Euskal Institutuaren babespean. Erakusketa abuztuaren 27ra arte egongo da ikusgai.

Etxepare Euskal Institutuko iturriek jakitera eman dutenez, Debako artistaren erakusketa babestu du euskal sortzaileen lana nazioartean zabaltzeko asmoz.

'Unequal Diameters' erakusketak objektu, film eta argazki bilduma bat eskainiko du, egoera eta forma oso ezagunak kontatzen eta eraberritzen dituena, hala nola alpinismo espedizio bat, altzairu soldatzaileen ikastunentzako marrazkiak, bat-bateko hiri segurtasuna, saguzarrentzako habitat bat eta estatua baten armadura.

Aranberrik naturaren eta kulturaren arteko harremana aztertzen du eskulturaren, argazkilaritzaren, zinemaren eta lankidetza praktikaren bitartez. Gizakiek natur ingurunean duten esku hartzea da bere obraren gai nagusia.

Debako artistak banakako erakusketak egin ditu Vienna Secession, Fundació Ta`pies, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía eta Kunsthalle Basel erakundeetan, besteak beste. Documenta 12, Sydneyko Bienala eta Busango Bienala moduko nazioarteko topaketetan ere parte hartu du, eta datorren azaroan, Madrilgo Reina Sofía museoko eta Gasteizko Artium museoko erakusketa kolektiboetan parte hartuko du.

Raven Row Londresko arte garaikideko galeria da, eta bere programaren xede taldea publiko espezializatua eta publiko zabala dira. Artea merkatuaren hertzetatik kanpo probatzea du helburu, eta goi mailako lanak programatzen ditu, sarritan nazioarteko artistenak

Contenido patrocinado