'Irteerak natur inguruetan' 55 urtetik gorakoentzako ibilbideen programa itzuliko da Gasteizera

Ibilbide bateko seinalea
GASTEIZKO UDALA
Publicado: jueves, 20 abril 2023 14:20

GASTEIZ, 20 Abr. (EUROPA PRESS) -

Gasteizko Udalak 'Irteerak natur inguruetan' 55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako programa antolatu du aurten ere, mendira eta ingurune naturalik hurbilenera gerturatzeko helburuarekin. Hala, zailtasun mailaren arabera zehaztutako ibilbide irisgarriak eta txangoak eskainiko dira.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, kanpainak hamar irteera izango ditu eta parte hartzailea Arabako txoko ederrenetara gerturatuko dituzte. Irteera bakoitza gehienez 100 lagunentzat antolatuta dago, eta astearte eta ostegunetan izango dira, maiatzaren 16tik ekainaren 15era bitarte.

Ibilbideak zirkularrak edo linealak izango dira eta 7 eta 14 kilometro arteko distantzia dute. Gainera, zailtasunaren arabera banatuko dira, eta ostegunetakoak asteartekoak baino errazagoak izango dira.

Gainera, ibilbideek garraio zerbitzua izango dute. Irteerak 08:30ean izango dira, eta iritsiera ordua, gutxi gorabehera, 14:00etan. Autobusek hiru geltoki finko izango dituzte Gasteizen: Judimendi eta Iparraldeko gizarte etxeetan, eta Gasteiz hiribideko 15 zenbakian (Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren parean).

Izen-emateak Gasteizko gizarte etxeen sarean eta udal kirol instalazioetan egin ahal izango dira maiatzaren 2tik ibilbidearen bezperako 13:00ak arte. Harpidedunentzako prezioa 2,55 euro da, eta ez direnentzakoa 4,05 euro.

Programa bi denboralditan banatzen da: udaberrian (orain hasiko dena) eta udazkenean (iraila-urria). Bakoitzak hamar irteera ditu. Ekimenak %97ko parte hartze maila izan zuen, 2022an eta partaideen %52 emakumezkoak izan ziren.

Leer más acerca de: