DONOSTIA, 17 (EUROPA PRESS)
Jaione Camborda donostiarra izango da Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko Sail Ofizialeko epaimahaiburua. Cambordak iazko Urrezko Maskorra irabazi zuen 'O Corno / The Rye Horn' filmarekin, eta Leila Guerriero idazle eta kazetari argentinarra, Fran Kranz aktore eta zuzendari estatubatuarra, Christos Nikou zuzendari greziarra, Ulrich Seidl zinemagile austriarra eta Carole Scotta ekoizle frantsesa izango ditu lagun epaimaihaian.
Era berean, Zinemalditik jakinarazi dutenez, Philippe Bober ekoizle eta banatzaile frantsesa (epaimahaiburua), Eduardo Crespo zuzendari eta programatzaile argentinarra, Jessica Kiang kritikari eta programatzaile irlandarra, Izibene Oñederra euskal zinemagilea eta Aulona Selmani zuzendari suitzarra izango dira Kutxabank-New Directors Sariko epaimahaikideak.
Horizontes Sariaren epaimahaiari dagokionez, Fernando Juan Lima zinema kritikari argentinarrak (epaimahaiburua), Pedro Hernandez Santos ekoizle espainiarrak eta Valentina Maurel zuzendari costarricarrak osatuko dute. Bestalde, Emilie Bujes Visions du Reel zinemaldiko zuzendari suitzarra (epaimahaiburua), Santiago Loza zinemagile argentinarra eta Hrönn Kristinsdottir ekoizle islandiarra izango dira Zabaltegi-Tabakalera Sariko epaimahaikideak.
Orobat, Itziar Lazkano aktoreak (epaimahaiburua), Joseba Lopezortega Zinebiko zuzendariak eta Izaskun Rodriguez kazetariak izango dute Euskal Zinemaren Irizar Saria erabakitzeko ardura, eta Irene Escolar aktoreak (epaimahaiburua), Javier Suarez kritikari gastronomikoak eta Luis Suarez de Lezo Gastropnomiaren Espainiako Erreghe Akademiako presidenteak osatuko dute Culinary Zinema Sariaren epaimahaia.
Fredéric Boyer Tribeca eta Les Arcs zinema jaialdietako zuzendari artistiko eta Reykjavikeko zinemaldiko programazio arduraduna (epaimahaiburua), Nagore Garcia Hazi Fundazioko Komunikazio arloko langilea eta Roberto Ruiz sukaldaria izango dira Eusko Label Sariaren epaimahaikideak, eta Emma Suarez aktoreak (epaimahaiburua), Maria Nuñez Loterias erakundeko komunikazio arduradunak eta Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak erabakiko dute Loterias Saria nori eman.
Azkenik, Isona Admetlla kultur kudeatzaile espainiarrak, Flor Schapiro komisario argentinarrak eta Micaela Sole ekoizle uruguaiarrak osatuko dute Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroko Proiektu Onenaren Sariaren epaimahaia.
'HIZKETALDIAK'
Bestalde, 72. Donostia Zinemaldiaren 'Hizketaldiak' zikloak 'We Live in Time' amaiera filmeko lantaldea izango du azken solasaldia: John Crowley zuzendaria, Nick Payne gidoilaria eta Andrew Garfield aktore protagonista. Irailaren 27an izango da, 12:00etan, Tabakalerako zinema aretoan.
Solasaldietarako doako gonbidapenak Zinemaldiaren webgunean, Zinemaldi Plazako leihatiletan eta Tabakalerako leihatilan egongo dira eskuragarri, saioaren bezperan.
Saioa aurtengo edizioko 'Hizketaldiak' egitarau zabalari batuko zaio, Sean Baker, Leos Carax, Laura Carreira edo Jane Schoenbrun bezalako zinemagileen sormen prozesuetan sakonduko duena.