Karyn Kusama-ren "Destroyer" filmaren aurretiko estreinaldia eskainiko du FANTek ostegunean

Filmaren kartela
FANT - Archivo
Actualizado: lunes, 18 febrero 2019 13:53

BILBO, 18 (EUROPA PRESS)

Karyn Kusama zinemagile estatubatuarraren "Destroyer" filmaren aurretiko estreinaldia izango da ostegunean, otsailaren 21ean, Bilboko Golem-Alhondiga zinema aretoan, FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoak 25. edizioa ospatzeko antolatu dituen ekitaldien baitan. Jaialdiak maiatzaren 2tik 11ra ospatuko du 25. edizioa.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, emanaldia 20:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da egun berean gonbidapena jasotzea txarteldegian, 16:00etatik aurrera -gehienez ere bi gonbidapen pertsona bakoitzeko, eserleku guztiak bete arte-.

Nicole Kidman da thriller poliziakoaren protagonista nagusia, eta Phil Hay eta Matt Manfredi gidoilariak. Filmak kritika onak jaso ditu Tellurideko eta Torontoko jaialdietan, eta, bere interpretazioari esker, Nicole Kidman Emakume Antzezle Protagonistaren kategorian izendatua izan da Urrezko Globoen azken edizioan.

Ia ezagutzen ez den Nicole Kidman Erin Bell da, gaztetan Kaliforniako basamortuko banda arriskutsu batean polizia infiltratu gisa lan egin zuen Los Angelesko detektibe gogorra. Mafiaren munduan sartu izanak oso ondorio txarrak izan zituen bere bururako, baina gaindituta dituela uste du. Hala ere, bandako liderra berriro agertzen denean, Bell-ek benetako odisea morala eta existentziala jasango du.