Kirmen Uriberen "Mussche", Japoniako bost liburu onenen artean

Kirmen Uribe Japonian
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA
Actualizado: martes, 29 diciembre 2015 17:47

BILBO, 29  (EUROPA PRESS)

   Kirmen Uribe idazle ondarrutarraren "Mussche" eleberria Japonian aurten argitaratu diren bost liburu onenen artean kokatu du 'Hon no Zasshi' literatura aldizkariak, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez.

   Joan den azaroan argitaratu zen japonieraz Uriberen "Mussche", eta eleberria bere bidea egiten ari da Japonian eta kritika onak jasotzen. Horrela, 'Hon no Zasshi' literatura aldizkariaren ustez, urteko bost liburu onenen artean dago ondarritarraren liburua, eta hala agertzen da urteko hamar liburu onenekin egiten duten zerrendan.

   Zerrenda horretan Japoniako eta atzerriko idazleak agertzen dira eta, atzerriko liburuen artean, Michel Houllebecq, David Mitchell edo Kazuo Ishigurorenak daude. "Mussche" zuzenean itzuli du euskaratik Nami Kaneko itzultzaileak, eta abenduaren hasieran aurkeztu zen Txinan eta Japonian, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz.