Kultura digitalari buruzko euskarazko campusa egingo dute apirilean Bilbon

'Hala, Birala! Kanpusa' Kultura Digitalari Buruzko Euskarazko Campusa.
BILBOKO UDALA
Actualizado: viernes, 16 febrero 2024 14:16

BILBO, 16 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak 'Hala, Birala! Kanpusa' kultura digitalari buruzko euskarazko campusa antolatu dute 2012an eta 2013an hirian jaiotakoentzat. Campusa Aste Santuko oporraldian izango da, apirilaren 2tik 5era, Euskararen Etxean.

Aurretiko izen-ematea datorren asteko astelehenetik igandera egongo da zabalik, otsailaren 19tik 25era. Otsailaren 26an izena eman dutenen artean zozketa egingo da, eta emaitzak hurrengo egunean jakinaraziko dira. Izen-ematea otsailaren 28tik martxoaren eta izango da.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, egunero, 09:30etik 14:00etara, hezitzaileek gidatuta eta adituen laguntzarekin, animazioa, euskarazko bideojokoak, sare sozialen inguruko erabilera eta portaera egokiak eta bideoen edizioa jorratuko dira.

Ekimenaren helburu nagusiak dira ikus-entzunezko edukiak sortzeko teknika eta sormena euskaraz lantzea, sare sozialen erabilerari buruz hausnartzea eta ikuspegi kritikoa lantzea, euskarazko bideo jokoen munduan murgiltzea eta modako sare sozial erabilienen edukiak, erreferenteak eta joerak euskaraz lantzea.

Parte hartu nahi dutenek info@azkuefundazioa.org eta euskera@bilbao.eus helbide elektronikoetara idatzita lor dezakete prozeduraren berri.