BILBO, 19 (EUROPA PRESS)
Bilboestiba enpresako langile bat hil da astearte honetan, Bilboko portuan, erabiltzen ari zen garabitik kaira erori ondoren. Hildakoa 43 urteko gizonezko bat da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko eta Bilboko Portuko Agintaritzako iturriek jakinarazi dutenez.
Ezbeharra goizeko 11:30ean gretatu da, Bilboko portuko Nemar kaian. Langilea ikatza deskargatzen ari zen garabi batekin, eta, oraindik argitu gabe dauden zergatiengatik, kaira erori da.
Bilboko Portuko Agintaritzako zerbitzu medikoak eta Osakidetzako osasun langileak berehala bertaratu dira langilea suspertzen saiatzeko, baina ez dute lortu.