DONOSTIA, 17 (EUROPA PRESS)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren hirugarren eta laugarren saioak izango dira datorren asteburuan: larunbatean, irailaren 21ean, Lazkaon, eta igandean, irailaren 22an, Elgoibarren. Aurreko asteburuko lehen bi saioetan bezala, bi irabazleak zuzenean sailkatuko dira final laurdenetara, eta gainontzekoek puntuazioaren arabera izango dute horretarako aukera, Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez.
Bada, Lazkaoko saioa 17:00etan hasiko da, Areria aretoan, eta Beñat Iguaran Amondarain, Gorka Maiz Alustiza, Iban Urdangarin Lardizabal, Iñigo Gorostarzu Etxebeste, Julen Zulaika Alkorta eta Oihana Arana Cardenal ariko dira kantuan. Gai jartzailea Aizpea Garmendia Iartza izango da.
Elgoibarko saioa ere 17:00etan abiatuko da, Herriko Antzokian, eta Eli Pagola Apezetxea, Eneko Araiztegi Agirre, Iñaki Apalategi Astigarraga, Libe Goenaga Arrieta, Unai Izagirre Etxeberria eta Uxue Fernandez Lasa izango dira oholtzan, Olatz Zuazubiskar gai jartzailearekin batera.
Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi izango dira bi saioetako epaileak, eta idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia ariko da. Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai, eta saioaren egunean aretoetako txarteldegietan, oraindik geratuko balitz.