Leioako Kantika Koralak Taiwango Abesbatzen Nazioarteko Jaialdian parte hartuko du

Kantika Korala
LEIOAKO UDALA
Actualizado: lunes, 8 julio 2024 10:34

BILBO, 8 (EUROPA PRESS)

Leioako (Bizkaia) Udal Kontserbatorioko Kantika Koralak Taiwanen uztailaren 26tik abuztuaren 4ra egingo den Abesbatzen Nazioarteko Jaialdian parte hartuko du, Indonesiako Batavia Madrigal Singers, Hungariako Cantemus Mixed Choir eta Norvegiako Cantus koruekin bateta.

Leioako Udaletik jakinarazi dutenez, abesbatzak aukera izango du Taiwango hainbat lekutan zazpi kontzertu emateko, eta horrela, Nankang, Yi-Lan, Kaohsiung edo Chiayi bisitatuko ditu, eta bi aldiz abestuko du Taipei National Concert Hall kontzertu areto handian. Leioako Kantika Koralak klase magistral eta entsegu irekiak ere eskainiko dizkie zuzendariei.

Basilio Astulezek zuzendutako Kantika Korala lanean ari da hainbat garai eta estilotako musika programak eskaini ahal izateko. Horien artean 'Basque Soul' nabarmentzen da, euskal egileen errepertorio korala, eta abuztuaren 1ean interpretatuko du Taipein, Xabier Sarasola, Junkal Guerrero, David Azurza, Eva Ugalde edo Josu Elberdinen lanekin; hain zuzen, Elberdinek koralerako bereziki moldatu du Taiwango folkloreko 'Diu Diu Dang' obra, eta Kantikak horrela bukatuko ditu bere emanaldiak, mandarinez abestuz, publikoari eskerrak emateko keinu gisa.

"Horrela, Leioa Kantika Koralak euskal kultura nazioarteko agertokietara eramango du, Euskadiko musika eta kultura korala atzerrian sustatuz. Gainera, esperientzia honek kantu koralaren garapena haur eta gazteekin sustatzeko balioko du, baita koruaren beraren trebetasun musikal eta teknikoak hobetzeko ere", adierazi dute Leioako Udaletik.

Leioako Kantika Koralak lehiaketa eta jaialdi askotan parte hartu du 2000. urtean sortu zenetik. Europan ez ezik, Hego Korean, Txinan, Israelen edo Mexikon ere aritu da, eta iaz Istanbulen egindago Musika Koralaren Munduko Sinposioan izateko aukeratu zuten Espainiako Estatuko ordezkari bakarra izan zen.